Ikaskuntza-Zerbitzua: Unibertsitatea komunitatera hurbiltzen

Nire Auzo Osasungarria: Komunitateak Eraldatzen eta Sareak Ehuntzen, Ikaskuntza-Zerbitzuan oinarritutako osasun-arloko esku-hartzeen bidez proiektua EHUk abitatutako Campus Bizia Lab 2024/25 deialdiaren esparruan garatu da.

Bere helburua unibertsitateko ikerketa eta hezkuntza gizartaraztea izan da, osasun komunitarioa, iraunkortasuna eta gizarte-inklusioa sustatuz.

🧩 Zertan datza?

2024-25 ikasturtean zehar, proiektuak irakasleak, ikertzaileak, zerbitzu eta administrazioetako lagileak (PTGAS) eta Erizaintza Graduko sei ikasle Bildu ditu. Azken hauek Ikaskuntza-Zerbitzuaren metodologiaren bidez haien Gradu Amaierako Lanak (GrAL) garatu dituzte.

Auzo-ekarteekin, Osakidetzako osasun-zentroekin, eta udal-erakundeekin lankidetzan, honako ekintzak aurrera eraman dira: komunitatearen beharrei buruzko diagnostiko parte-hartzaileak, belaunaldi arteko tailerrak autozainketari buruz, adineko pertsonei laguntza, eta ongizatea eta elkartasuna sustatzeko auzotarren arteko topaguneak.

🎯 Emaitzak eta eragina

Hasierako helburuen %90etik gora bete dira, eta emaitzak oso onak izan dira, bai esparru akademikoan zein komunitate mailan:

  • Unibertsitatea, osasun-zerbitzuak eta herritarrak batzen dituzten sare lokalak sendotu dira.
  • Zahartze aktikoa, genero-berdintasuna eta gizarte-kohesioa sustatu dira.
  • Ikasleek ikaskuntza etikoak, gizarte-mailakoak eta iraunkorrak izan dituzte.

Amaierako jardunaldian, ikasleek, irakasleek eta gizarte-eragileek egindako lana partekatu zen, eta proiektuaren jarraipenarekiko konpromisoa berretsi egin zen.

🌍 EHUagenda 2030ekin lerrokatzea

Nire Auzo Osasungarriak zuzenean laguntzen du Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) betetzen, bereziki hauek: ODS 3: Osasuna eta ongizatea, ODS 4: Kalitatezko hezkuntza, ODS 5: Genero-berdintasuna, ODS 10: Desberdintasunak murriztea, ODS 11: Hiri eta komunitate irankorrak, ODS 16: Instituzio sendoak, ODS 17: Helburuak lortzeko aliantzak.

🤝 Finantzaketa eta eskerrak

Proeiktua Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) finantzatu du Campus Bizia Lab programaren bidez Eusko Jaurlaritzarekin egindako kontratu-programaren finantzaketarekin eta UPV/EHUko Garapen Zientifiko-Sozial eta Transferentziako Errektoreordetzaren babesarekin. Lan hau Eritzaintza I Saileko irakasle, ikertzaile, PTGAseko langinle, eta ikasle parte-hartzaileek eta auzo-elkarte, osasun-zentro eta udal-eragileekin lankidetzan buru dute.

🔮 Etorkizunari begira Lortutako emaitzen ondoren, 2025-25 ikasturterako eredu hau Bilboko beste auzo batzuetara eta inguruko udalerrietara zabalduko da. Nire Auzo Osaungarria sarearen bidez, komunitatearekin konprometitutako unibertsitate baten alde egiten jarraitzen dugu.

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren Lurralde Lankidetza eta Hezkuntza Berrikuntzako Lurralde Azpidirekzioaren webgunetik ateratako infografia (2023)